Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Lekeitioko Euskal Zine Bilerak Larrotxeneko hainbat ikasle eta irakasleren lanak saritu ditu

Lekeitioko sarituak

Asteazkena, 2016(e)ko Urria(r)en 26-(e)an

Lekeitioko 39. Euskal Zine Bileran Larrotxeneko hainbat ikasle, ikasle ohi eta irakasle sarituak izan dira euren lanengatik. Guztira sei sari jaso dituzte, lau ikasleek eta beste bi Larrotxenen irakasle ari den Jorge Gilek.

Amateur sailean Koldo Garcia eta Maite Bidarteren Karta Astrala lanak bi sari irabazi ditu, film eta gidoi onenarenak. Felipe Ugartek berriz, zuzendaritza onenaren saria jaso du Hasiera izeneko filmarengatik. Eta Joxean Coyak ekoizpen onenaren saria eraman du Korronteari aurre. Euskal Balezaleak Islandian lanari esker. Denak ere Larrotxene Bideoko ikasleak.

Sail profesionalean Jorge Gilek bi sari eskuratu ditu Xinta dantza lanarengatik, zuzendaritza eta argazki onenarenak. Gil Larrotxene Bideo ataleko koordinatzailea da eta bertako gidoigintza ikastaroa ematen du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu