Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

VII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalik

Poltsiko Antzerki Sorkuntza: VII. deialdia

Asteazkena, 2016(e)ko Ekaina(r)en 29-(e)an

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko VII. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2016ko urriaren 14an amaituko da. Bi diru laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta finalistak, 3.200 euro.

Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta, hedapena eta ikustaldia), orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia.

Kontuan hartzekoa da era berean, orain aurkezten dugun zazpigarren deialdi honen xedea ez dela diru-laguntza soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, zazpigarren deialdi honetan ere landutako obren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2017ko otsailean). Hain zuzen ere aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko beste hainbat tabernatan.

2011n abiatu genuen lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko sei deialdietan, 35etik gora izan dira aurkeztutako Poltsiko Antzerki proiektuak.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.

Informazio gehiago beheko loturetan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu