Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

25.000 pertsonek egin dute hiria Olatu Talkaren bidez

Olatu Talka Antiguako tunelean

Astelehena, 2016(e)ko Maiatza(r)en 23-(e)an

2016ko Olatu Talka amaitu da jada eta lehenengo balorazioa egiteko garaia iritsi da: 25.000 pertsona inguruk parte hartu dute Donostia Kulturak eta Donostia 2016k elkarlanean antolatutako jaialdian.

Maiatzaren 20, 21 eta 22an izandako Olatu Talkan,  ikus-entzule eta parte-hartzaileez gain, zazpigarren aldi honetan ere azpimarratzekoa da eragileen parte hartzea, izan ere, 2.500 lagun aritu baitira jaialdia posible egiteko lanean.

Eguraldia medio, hainbat ekitaldi bertan behera geratu edo moldatu behar izan diren arren, esaterako igandeko Slow Jaialdia, ekitaldi gehientsuenak egin ahal izan dira eta harrera ona izan dute herritarren artean.

2016ko Olatu Talka Jaialdiak irudi ederrak utzi ditu hirian.

Informazio gehiago: 2016ko Olatu Talka jaialdiaren balantzea.

 

Olatu Talka 2016

Olatu Talkako argazki gehiago instagramen.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu