Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Abiadura txikiko Slow Jaialdiak itxiko du Olatu Talka

Olatu Talka

Asteazkena, 2016(e)ko Maiatza(r)en 18-(e)an

Orduak baino ez dira falta hiriko kaleak herritarrek herritarrentzako antolatutako jarduerez betetzeko, izan ere, maiatzaren 20, 21 eta 22an Donostia Kulturak eta Donostia 2016ek eragileekin antolatutako Olatu Talka jaialdiak hiria hartuko du. Hiru egunetan zehar 200 jardueratik gora izango dira: antzerkia, dantza, erakusketak, kirola, musika, tailerrak, zinema... eta Slow Jaialdiarekin amaituko da.

Itxiera ekitaldia, berriz, berezia izango da aurten: abiadura txikiko Slow Jaialdiak itxiko du Olatu Talka. Slow mugimendua 1980ko hamarkadan Italian sortutako mugimendua da. Mugimendu horrek presa gabe bizitzea berreskuratu nahi du, bizitzaren plazer txikiek eta dibertsitateak dakarzkiguten aberastasunez gozatzea.

Igandean, maiatzaren 22an, 13:30etik 20:00etara, slow filosofia oinarri, Kontxako pasealekua itxiko da iaz bezala, eta gozatzeko gune bihurtuko da. Belardia eta lasto fardoak ere jarriko ditugu, lasai egon ahal izateko. Nork bere janaria eraman edo bertan jarriko diren janari eta edari postuetan erosteko aukera izango da. Hitzaldiak, dantza, musika, food truck-ak, talogileak, artisau garagardoak... izango dira bertan.

Asteburuko egitarau osoa www.olatutalka.eus

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu