Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 2016 erakusketak: pochipuinak eta photowriting

literaktum-2016-erakusketak-pochipuinak-eta-photowriting

Ostirala, 2016(e)ko Maiatza(r)en 06-(e)an

Gaur, maiatzaren 6an, Ernest Lluch Kultur Etxean, Pochipuinak / Pochicuentos erakusketa inauguratuko da Literaktum 2016 jaialdiaren programaren barruan.

Germán Coppini musikaria, Marivi Ibarrola argazkilariarekin batera, Pochicuentos liburua prestatzen zebilen 2013an hil zenean. Bere abiapuntua Ibarrolak 1983an Ignacio Gasca Poch-i Donostiako hondartzetan ateratako argazki bilduma zen.

Ernest Lluch Kultur Etxeak Literaktum 2016 jaialdirako espreski ekoiztutako erakusketa honek Coppinik argitaratu gabe utzi zituen testu haiek ezagutzera ematen ditu, Ibarrolaren argazkiekin batera.

Inaugurazioa 18:00etan izango da Ernest Lluch Kulur Etxean, Marivi Ibarrola bertan izango delarik. Erakusketa ekainaren 30era arte bisita daiteke.

Dena den, ez da hau Literaktum 2016-an bisita daitekeen erakusketa bakarra. Okendo Kultur Etxean Paula Arbideren Photowriting proiektua ikus daiteke ere, idazle ezberdinekin elkarlanean garatu duena. Arbidek idazleei argazki bana proposatu die, eta hauek argazkian oinarritutako testu bana idatzi dute. Erakusketa testu eta argazki bikote hauen batuketaren emaitza da.

Photowriting maiatzaren 31ra arte bisita daiteke

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu