Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Lagunekin kantari: Antton Valverde eta Behi Bideko Andere Xuriak maiatzean Larrotxenen

Antton Valverde

Asteazkena, 2016(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin kantari programa sortu zen. 2016an, XV. edizioa burutuko da eta bertan egongo dira Antton Valverde eta Behi Bideko Andere Xuriak, besteak beste.

Hona hemen IZBE, Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak, Irutxuloko Hitzaren laguntzarekin, prestatutako programa.

Maiatzaren 9an, Antton Valverde.

Maiatzaren 16n, Behi Bideko Andere Xuriak.

Maiatzaren 23an, Etxekoekin kantari: Donostiako kantu taldeak.

Amaitzeko, maiatzaren 27an, Kantu jira eta Kantu afaria.

Emanaldi guztiak Larrotxene Kultur Etxean izango dira, 19:30etik aurrera, maiatzaren 27koak izan ezin. Kantu jira 20:00etan hasiko da eta afaria 22:00etatik aurrera izango da Artzak Ortzeok elkartean. Afariko tiketak Larrotxenen eros daitezke, 16 eurotan, lehenengo emanalditik aurrera.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu