Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Euskal Metal Fest apirilaren 22an eta 23an Altzako Larratxo Kultur Etxean

Bonfire

Asteazkena, 2016(e)ko Apirila(r)en 20-(e)an

Metal musika maite dutenek hitzordu bikoitza dute asteburu honetan Altzako Larratxo Kultur Etxean, apirilaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata): Euskal Metal Fest. Larunbateko kartelean aldaketa bat egon da: Injector taldearen ordez Ankhar arituko da.

Apirilaren 22ko kartela Bonfire, Blast Wave, Phoenix Rising, Rozz eta Everlevel taldeek osatzen dute. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira.

Apirilaren 23an, berriz, Crisix, In Mute, Evil Impulse, Meltdown, Ankhar eta Killus izango dira Larratxoko taula gainera igoko direnak. Larunbateko saioa 18:30ean hasiko da.

Oraindik sarrera gutxi batzuk gelditzen dira salgai (50en bat egun bakoitzeko), baina ematen du den-dena agortu egingo dela datozen orduetan.

Sarrerak erosteko loturak: Euskal Metal Fest (ostirala) + Euskal Metal Fest (larunbata).

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu