Asteazkena, 2016(e)ko Apirila(r)en 13-(e)an
Apirilean eta maiatzean zehar, Ernest Lluch Kultur Etxeak Poch musikari donostiarra gogora ekarriko du hainbat jardueraren bitartez. Poch-en collage hautaketa bat, Carlos Regoren Derribos Arias taldeari buruzko liburuaren aurkezpena, Rafael Berrioren Poch x Berrio kontzertu-omenaldia eta Pochipuinak (1983-2013) erakusketa, Marívi Ibarrola eta Germán Coppini-ren eskutik.
Poch, Ignacio Gascaren izen artistikoa, Donostian jaio zen 1956an. Derribos Arias musika taldea sortu zuen Alejo Alberdi, Juan Verdera eta Manuel Morenorekin batera. "Movida"-ren giroan oihartzun handia lortu zuen taldeak, A flúor, Branquias bajo el agua edo Dios salve al lendakari abestiekin, besteren artean. Derribos Arias desegitean bakarkako pare bat disko argitaratu zituen. Azken urteetan, Huntington gaixotasuna medio, Donostiara itzuli eta 1998an hil egin zen.
Erakusketak Poch-ek egindako collage-n hautaketa bat biltzen du. Taberna eta kafetegietako mahaietako elementuak dira, espaloietako orbelak, zirriborroak eta lekua eta egunari egindako aipamenak, nolabaiteko testigantza gisa.
Apirilaren 15ean, iluntzeko 19:30ean, Carlos Regok Derribos Arias liburua aurkeztuko du, Alejo Alberdi, Ricardo Aldarondo eta Rafael Berriorekin solasean.
Solasaldiaren ondoren, Rafael Berriok Derribos Arias taldearen abesti ospetsuenak interpretatuko ditu, Ikerne Gimenez, Nagore Etxabe eta Iñaki Huarte "Fisuras" musikariekin batera (PochXBerrio). Sarrera doan da, edukiera bete arte.
Amaitzeko, Literaktum jaialdiaren barruan, Pochipuinak (1983-2013) erakusketa egongo da Ernest Lluch Kultur Etxean maiatzaren 6tik ekainaren 30era. Germán Coppiniren testu ezezagunek Poch hondartzan erretratatzen duten Mariví Ibarrolaren argazkiak laguntzen dituzte.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa