Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

#KatiuskaErronka Errefuxiatuentzako botak ekimena abian

#KatiuskaErronka

Ostirala, 2016(e)ko Apirila(r)en 01-(e)an

Donostia Kulturako langile batzuen ekimena da #KatiuskaErronka, gerratik ihesi doazen pertsonei elkartasuna adierazteko keinu txikia. Ekitaldi nagusia apirilaren 17an burutuko da Zuloaga plazan, baina 5etik 15era ekarpenak egiteko aukera egongo da Donostiako hainbat gunetan.

Zergatik

"Ekimen hau txikia da, baina oin asko lehor eta bero mantentzeko eta gaixotasunak saihesteko lagungarri izango da. Gainera, gerratik ihesi doazen pertsonei gure elkartasuna adierazteko modu bat da eta Europan errepikatuko ez zela uste genuen egoera gaitzesteko."

Zer

"Ahal duzun bota pare gehien ekartzera animatzen zaitugu (katiuskak, mendikoak, kirola egitekoak...), berriak edo erabilitakoak, eta hobe, barruan galtzerdiak badituzte."

Noiz eta non

"Zuloaga Plaza, apirilaren 17a, igandea. Bertan, eguerdiko 12:00etan, errefuxiatuekiko gure elkartasuna erakutsiko duen argazkia egingo dugu, kanpalekuetara bidaliko ditugun bota guztiekin."

"Egun horretan bertaratzerik ez baduzu, zure ekarpena egiteko aukera izango duzu apirilaren 5etik 15era bitartean, hainbat puntutan:"

  • Donostia Kulturaren kultur etxeak eta liburutegiak.
  • Donostia 2016ren egoitza.
  • Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra.
  • San Telmo Museoa.
  • Tabakalera.


Nortzuk

Donostia Kulturako langile batzuen ekimen honi hainbat pertsona, erakunde eta enpresek eman diote babesa. Baina, ekimena lagundu nahi duen guztientzako irekia da.

Dagoeneko bat egin dute: Antza, Basque Lifeguards, Club Vasco de Camping, Donostia Kultura, Donostiako Museoak, Druck, DSS2016EU, Forum Sport, Hotz Zarautz, Tabakalera, TGA, RCTSS, Zaporeak Solidarioak...


Nola

Zure hondar alea jarri nahi baduzu, botak emateaz gain, informazioa zabaltzen lagun dezakezu. Nahi baduzu eskuratu hemen eskuorria. Inprimatu eta nahi duzun lekuetan zabal dezakezu edo sare sozialetan parteka dezakezu #KatiuskaErronka traola erabiliz.

Apirilaren 22ko oharra: hona hemen #KatiuskaErronka ekimenaren balorazioa.

Iruzkina

#2 Donostia Kultura 3-api- 6 10:31
Kaixo, Mireia.

Eskerrik asko zure zalantzak planteatzeagatik.

Azpimarratu nahi dugu iniziatiba hau Donostia Kulturako langile batzuena dela. Langile horiek jarri dira harremanetan Europan errefuxiatuak dauden hainbat tokitan (ez bakarrik Greziakoak) lanean ari diren gure inguruko elkarteekin.

Elkarte horien aholkua da zapata gogorrak behar direla eta ez beste motatako zapatak.

Bidalketari dagokionez, lehen aipatutako elkarte horien bidez egingo da.
#1 mireia 3-api- 6 08:17
Katiuskak? Batutakoa nola bidali eta nork jaso antokatuta duzue? Heltzen direnerako plaierak eta sandaliak hobeto ez?

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu