Osteguna, 2016(e)ko Martxoa(r)en 03-(e)an
Ados Teatroaren Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanak irabazi du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten XVI. Donostia Antzerki Saria. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, egingo da saria emateko ekitaldia, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren lan irabazlea eskainiko da.
Talde irabazleak 10.000 euro eta Baroja Colleten artelana (eskulan paperean sortutako marrazkia) jasoko ditu. 8.000 euro orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 euro jasotzeko, 2018. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian. Horrez gain, ikuskizun berri hori prestatzeko (proba saioak egiteko eta abar) bi aste egin ahal izango dituzte iparraldeko Harri Xurin dagoen produkzio gunean gastu guztiak ordainduta. Harri Xuri produkzio gunea sormena lantzeko eta sustatzeko gunea da eta bertan leku berezia eskaintzen zaio euskarazko sorkuntzari.
2015ean 17 antzerki lan eta 6.214 ikusle
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak ahalegin berezia egin zuten 2015ean euskarazko antzerkigintza sustatzen jarraitzeko. Datuek agerian uzten dute egindako ahalegina: 2015ean Donostian helduentzako 17 antzerki lan eta 48 emanaldi eskaini dira eta guztira 6.214 ikusle izan dira emanaldi horietan.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa