Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburuaren Nazioarteko Eguneko egitaraua prest

Leire Salaberria, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Asteartea, 2015(e)ko Apirila(r)en 21-(e)an

Gaur, apirilak 21, datorren ostegunean, apirilak 23, ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguneko jarduerak aurkeztu dira. Gipuzkoa plazan Liburu denden Elkarteak antolatuta ohiko Liburu Azoka egingo da, goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte. Erosketetan beherapenak eta abantailak eskainiko dira.

Gipuzkoa plazan antolatutako programaz gain, jarduera gehiago egongo da Donostiako hainbat gunetan (Donostia Kulturaren apirilaren 23ko agenda).

Donostia Kulturaren Liburutegi Zerbitzuak informazio gune bat jarriko du Azokan liburutegiei buruzko informazioarekin. Horretaz gain egun osoan zehar helduentzako eta haurrentzako jarduerak antolatu dira. Bai Donostia Kulturaren gunean eta baita liburutegietan ere bisitariei Leire Salaberriak Liburuaren Nazioarteko Egunerako egin dituen orri-markagailuak banatuko zaizkie.

Haurrentzako ipuin kontaketak goizean zehar antolatu dira Peru Magdalenaren eskutik eta arratsaldean, 17:30ean, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioan 2014ko haur irakurle onenen sari banaketa egingo da.

Liburutegi Zerbitzuak arreta berezia jarri nahi izan du haurrengan, irakurketa txikitan ikasten den praktika delako. Arrazoi horrengatik sarituko dira 2014 urtean zehar liburutegien sare osoko mailegu zerbitzuetan liburu gehien hartu dituzten 10 haur. Saritu bakoitzari 30 eurokoa txartel-bono bat emango zaio Donostiako liburu dendetan liburuak erosteko.

Helduen jarduerei dagokionez, II. Mundu Gerraren urteurrena dela eta, Irakurketa Publikoa gai honetan girotuak dauden eleberrietan egingo da. Fernando Rey, itzultzaileak literatura unibertsaleko hiru eleberriren zatiak irakurriko ditu euskaraz. Bestalde, Donostia Book Club taldeko kideak Eric Maria Remarqueren The Enemy eleberriaren atalak irakurriko dituzte ingelesez. Jarraian edonork irakurri ahal izango ditu gai libreko liburu kuttun edo estimatuen pasarteak. Aurten Eduardo Galeanori keinu bat egingo zaio.  Aldez aurretik izena ematea gomendatzen da Liburutegi Nagusiko e-mailera idatziz.

Donostia Lagunkoia eta Plus 55aren eskutik Bremengo Musikariak ipuinaren helduentzako kontaketa bat egingo da. Ipuin kontaketa berezi hau, Donostiako lau lekutan egingo da aldi berean: Txomin Kultur Etxea, Altzako Nao Etxea, Carlos Santamaria Zentroa, eta Gipuzkoa Plazako Liburu Azoka.

Aurten, Gipuzkoako Txinatar Institutuaren lankidetzari esker bi tailer egingo dira, bertan txinatar letra tipoak eta orri-markagailuak egiten irakatsiko da.

Egunari amaiera emateko, jazz kontzertu bat antolatu da Jairom Black eta Suit Jazz hirukotearen eskutik

Liburu Azokan egingo diren jarduera hauetaz gain, Donostia Kulturako kultur etxe eta liburutegietan hainbat jarduera egingo dira astean zehar.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu