Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2015ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Ekopatetikobikoa" da aukeratutako proiektua

Anabel Arraiza eta Jabier Rodil

Astelehena, 2015(e)ko Otsaila(r)en 09-(e)an

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko sortu den programa honek badu dagoeneko irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak hau aukeratu du: Atea teatro taldearen Ekoetikopatetikobikoa.

Komedia honetan bi aktore izango dira protagonista nagusiak, Anabel Arraiza eta Jabier Rodil. Antzezlanaren gidoia eta zuzendaritza Alex Telloren esku geratuko da.

Sinopsia: Biki eta Viktor pisu-kideak dira eta bion arteko elkarbizitza tirabiran pasatzen dute. Victor etxebizitzaren jabea da eta lanik egiten ez duenez Bikik ordaintzen dion errentarekin eguneroko gastuei ozta aurre egiten die. Alokairua kontratuaren berritzearekin batera hasiko da eztabaida eta saltsa.

Proiektuak 4000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. 2015ko maiatzean zehar, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan  Donostiako lau tabernatan ezagutzera emango da lehen aldiz.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila suertatu da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu