Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturako literatur solasaldiak, 2014ko udazkeneko programa

Ivo Andritx, Zubi bat Drinaren gainean

Asteartea, 2014(e)ko Iraila(r)en 16-(e)an

Dagoeneko abiatu dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo eta Lugaritz kultur etxeetako liburutegietan hilabetero hainbat doako saio egiten dira. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Liburutegi Nagusiko San Jeronimoko aretoan hiru solasaldi dituzte, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskarazkoaren dinamizatzailea Iñigo Aranbarri da, irailaren 16an, Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean, irakurriko dute, urriaren 7an Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak eta azaroaren 4ean Lander Garroren Gerra txikia. Ordutegia, arratsaldeko 19:30ean.

Gaztelaniazko taldearen dinamizatzailea, berriz, Amaia García da, Bookhunterblog blogaren egilea. Egitarauan lau izenburu dituzte: irailaren 30ean, Dave Eggersen Qué es el Que, urriaren 28an; Elena Poniatowskaren Querido Diego, te abraza Quiela; azaroaren 25ean Mircea Cartarescuren Las bellas extranjeras. Abenduko saioa, hilaren 16an izango eta kasu honetan egilea berak, Marta Sanzek Daniela Astor y la caja negra liburuaren solasaldian parte hartuko du. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira. 

Ingelesaren kasuan, Donostia Book Club taldeak antolatzen ditu saioak Slawka Grabowskaren eskutik. Egutegian hiru liburu dituzte: urriak 13, Agatha Christie-ren The ABC Murders; azaroaren 10ean, Stefan Zweig-en The Letter of the Unknown Woman; eta abenduaren 15ean, William Shakespeare-n Winter's Tale. Saio guztiak 19:45ean hasiko dira.


Aiete Kultur Etxeko solasaldietan Literatua eta Zinea uztartzen dira. Literaturako dinamizatzailea Lola Arrieta da eta Fernando Mikelajauregik egiten du pelikulen aurkezpena. Urriaren 3an, 19:30ean, Pedro Berriotxoaren hitzaldia Un centenario, Primera Guerra Mundial. Urriaren 9an, 19:00etan, Hermann Broch-en Huguenau o el realismo liburuaren solasaldia. Urriaren 10ean, 18:45ean, Max Ophüls-en De Mayerlong a Sarajevo pelikularen emanaldia. Azaroaren 6an, 19:00etan, Louis-Ferdinand Céline-n Viaje al fin de la noche, liburuaren solasaldia. Azaroaren 7an, 18:45ean, Paths of Glory pelikularen emanaldia. Abenduaren 18an, 19:00etan, Willa Catherren Uno de los nuestros liburuaren solasaldia. Abenduaren 19an, 18:45ean. Ernst Lubitsch-en Remordimiento pelikularen emanaldia.

Egia Kultur Etxeko solasaldietan zientzia fikziozko liburuak irakurtzen dira eta tarteka pelikulak ere komentatzen dituzte. Dinamizatzailea Juan Luis Diaz da eta hiruhileko honi hasiera emateko, urriaren 1ean H. G. Wells-en La máquina del tiempo irakurriko dute, jarraian azaroaren 5ean Duncan Janes-en Moon pelikula ikusiko dute eta azkenik, abenduaren 3an China Miéville-ren La ciudad y la ciudad liburuarekin amaituko dute. Egiako saioak arratsaldeko 18:30ean izan ohi dira.

Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiko solasaldien dinamizatzailea Javier Mina da, eta irakurriko dituzten liburuak ondorengo hauek izango dira: urriaren 8an, Juan Marsé-ren Caligrafía de los sueños; azaroaren 12an, Georges Simenon-en El perro canelo; abenduaren 16an, Evelyn Waugh-en Noticia bomba. Amarako saioak 18:30ean dute hasiera.

Intxaurrondo Kultur Etxean hiru saio mota antolatzen dira. Literatur solasaldiak gaztelaniaz Iñaki Urdanibiarekin, komiki tertuliak eta solasaldiak euskaraz. Iñaki Urdanibiak zuzentzen duen solasaldien gaia frantses literatura izango da, egitarauan daude: urriaren 16an Georges Perec-en La vida, instrucciones de uso; azaroaren 20an, Enrique Vila-Matasen París no se acaba nunca; abenduaren 18an, Albertine Sarrazin-en Astrágalo. Saioak 19:00etatik aurrera izaten dira.

Komikiei dagokionez, Antonio Altarriba eta Iosu Mitxelena dira dinamizatzaileak, eta gaztelania eta euskarazko saioetan txandakatzen dira hurrenez hurren, hilabetero. Urriaren 14an, Shaun Tan-en Emigrantes, Antonio Altarribarekin, azaroaren 11ko saioa euskaraz izango da eta Iosu Mitxelenak Juan Luis Landa elkarrizketatuko du, eta abenduaren 9an, Winshluss-en Pinocchio, Antonio Altarribarekin.

Intxaurrondoko euskarazko taldea Plazara Goaz Elkarteak antolatzen du eta Iratxe Retolaza da gidatzailea.

Amaitzeko, Antiguako Lugaritz Kultur Etxean hilabetero elkartzen dira euskarazko liburu baten inguruan Literatura eta Kafea izeneko programan. Koordinatzailea Maite Gonzalez Esnal da eta urriaren 13an hasiko dira Bernardo Atxagaren Nevadako Egunak liburuarekin. Azaroaren 10ean, Lourdes Oñederraren Intemperies izango dute eta abenduaren 1ean Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko. Saioak arratsaldeko 17:00etan izaten dira.

Bestalde, Donostiako liburutegien sareko bazkideek eta Donostia Kulturako kideek, maileguan eskatu ditzakete solasaldietan irakurriko diren liburuak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu