Entradas
San Sebastián, ciudad de la cultura

2014ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Markesa Loucost" aukeratu du epaimahaiak

Markesa Loucost: prentsaurrea

Jueves, 23 Enero 2014

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzateko sortu den programa honek badu dagoeneko irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak TAEko ikasleen  Markesa Loucost lana aukeratu du.

Proiektu honetan partehartze oso zabala dago, izatez, 8 pertsonai baititu. Aktoreak hauek izango dira: Maite Aizpurua, Xabier Terrones, Aitor Agiriano, Elena Rodriguez, Rodriguez, Jugatx Mirasolain eta Chiuzo Hayz. Aipatzekoa da "Absurdoaren Antzerkia" deritzon korrontearekin bat egiten duen proposamena dela pertsonaien barne gatazkak modu umoretsuan azaleratuz.

Sinopsia: Markesak Farington Lord-aren etorreraren berri izan du bere bizitza handiustearen krisi momentu okerrenean. Sosik gabe, jauregia hutsik eta inora joan ezin dutelako bertan geratu diren giltzari, atezain eta jauregiko koru bitxiaz lagunduta, markesa Lord-aren harrera festa prestatzen hasiko da. Baina nola liteke hori posible dekadentziaren hurrenean dagoen jauregi batean? Nola mantendu Markesak irudia? Bere aginte lekutik, Markesak han eta hemen bilatuko ditu beharrezko pertsona guztiak: erretratugilea, zerbitzariak, badoa emateko pertsonak, dantzariak, gonbidatuak.... Froga askoren ondoren, ia-ia prest dago guztia Lord handiaren etorrerarako, eta guztia, inongo kosturik gabe.

Proiektuak 4000 euroko diru laguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Maiatzean, Poltsiko Jaialdiaren barruan estreinatuko da eta lau saio egingo dituzte hiriko hainbat tabernatan.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuak maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila suertatu da.

Escribir un comentario

Código de seguridad
Refrescar