Entradas
San Sebastián, ciudad de la cultura

2013ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Satisfaktion" da aukeratutako proiektua

Martes, 08 Enero 2013

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko sortu den programa honek badu dagoeneko irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak hau aukeratu du: Khea Ziater taldearen Satisfaktion.

Proiektu honetan partehartze zabala dago: besteak beste, Maria Urzelai (aktorea), Alex Gerediaga (zuzendaria), Azegiñe Urigoitia (jantzia eta eszenografia) eta Oier Ituarte (argiztapena).

"Zoriontasuna ez da batek nahi duena egitea, baizik batek egiten duena maitatzea"

Jean-Paul Sartre

Sinopsia: Kriss eskarmentudun aktoresa da, urteak daramatza mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Orain dela gutxi, haurdun zegoela eta, arrakastara zuzenean eramango zuen proiektu bati ezetza eman behar izan zion, zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari alegia. Gaur bere berragerpenaren eguna da eszenatoki gainean, errepresentatu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanez.

Proiektuak 4000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. 2013ko maiatzean zehar, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan  Donostiako lau tabernatan ezagutzera emango da lehen aldiz.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila suertatu da.

Escribir un comentario

Código de seguridad
Refrescar