Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Irakurketa klub digitala, haurrentzako jarduera berria Fernando Morilloren eskutik

Fernando Morillo

Asteartea, 2012(e)ko Azaroa(r)en 06-(e)an

Azaroaren 9an abiatuko da Pantailaren abentura: Irakurri, entzun, nabigatu... amestu! izeneko irakuketa klub digitala Haur Liburutegi Nagusian. Fernando Morillo idazleak gidatuko duen klub berri hau euskaraz izango da eta  Ipad-ak eta ordenagailuak erabiliko dira irakurketa digitala gauzatzeko. 10 eta 12 urte bitarteko umeek irakurtzeko, musika entzuteko, bideoak ikusteko, idazteko eta antzezteko aukera izango dute.

Irakurketa klubaren saioak hilean behin izango dira, ostiraletan. Ikasturtean zehar sei saio izango dira: azaroaren 9an, abenduaren 14n, urtarrilaren 11n, otsailaren 15ean, martxoaren 8an eta apirilaren 12an.

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako (10-12 urte) haurrei zuzentzen da eta dohainik da. Plaza mugatuak dira eta izena emateko e-mail bat bidali behar da haurliburutegia a bildua donostia.eus helbidera.

Jardueraren helburuak ondorengoak dira: irakurketa eta idazmena bultzatzea, teknologia berriak irakurketa eta kulturarekin lotzea, irakurketa modu zabalean proposatzea (testuala eta ikus-entzunezkoa), sormena lantzea eta euskaraz eta euskal egileen testuak irakurtzeko ohitura bultzatzea.

Helburu horiek betetzeko euskal egileen testuak erabiliko dira eta horretarako egile eta argitaletxe batzuei beraien testuak erabiltzeko baimena eskatuko zaie. Testu horiek abiapuntu hartuta, hainbat jarduera egingo dira: testuak osatu, musika jarri, eszenak antzeztu, informazioa bilatu, beste istorio bat sortu (paraleloak edo osagarriak), entzumena landu (audioliburuen bitartez), irudiak sortu (argazkiak nahiz marrazkiak), bideoak sortu. Azken batean, interaktibitatea aberastu eta erakargarritasuna areagotu.

Iruzkina

#1 patri 3-aza- 7 12:49
Solasaldi bikaina, bai horixe!

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu