Osteguna, 2022(e)ko Maiatza(r)en 12-(e)an
Maiatzaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Zientziaren Bide Berriak programazioaren hitzordu berri bat izango da: "Computación cuántica a día de hoy". Román Orús fisikari eta enpresariak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etan.
Konputazio kuantikoa zertan datzan azalduko da hitzaldi honetan, nola eragingo duen era disruptiboan ezagutzen dugun teknologia guztian eta zein izan den bere bilakaera sorreratik gaur egunera arte. Era berean, gai horren inguruan Donostian egiten ari diren ekimenei ere helduko die hitzaldiak.
Román Orús fisikaria da eta hainbat herrialdetan ikertzen aritu da 2018an, Ikerbasqueren eskutik, Donostiako DIPC-n sartu zen arte. Ia paraleloan, konputazio kuantikoa finantza-esparrura eramaten saiatzen den Multiverse Computing startup-a jarri zuen martxan deep tech deritzon sektorean. Konputazio kuantikoa duela gutxi arte ikerkuntzara mugatutako mundua bazen ere, azken urteetan teknologikoki sekulako aurrerapena egon da hainbat empresa eta gobernuek inbertitu duten duten dirua dela eta. Horri esker, gaur egun internet bidez konektatuz komertzialki erabili daitezke ordenagailu kuantikoak.
Donostia Kultura eta Donostia International Physics Center-en arteko egitasmoa da Zientziaren Bide Berriak hitzaldi zikloa. Programaren helburua bikoitza da: Donostian egiten den puntako zientzia hiritarrei ezagutzera ematea eta ikerlari onenen eskutik, hiritarrei hurbiltzea eta aditzera ematea zientzia hori euren bizilekutik oso gertu ere egiten dela.
Programaren helburua da publiko zabalari gaurko puntako zientziaren gaiak eta ildoak azaltzea hauetan adituak diren ikerlari onenen eskutik.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa