Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturako udako programazioaren aurrerapena bihar salgai

Udako aurrerapena

Asteartea, 2022(e)ko Maiatza(r)en 10-(e)an

Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, maiatzak 11, udako programazioaren aurrerapena. Guztira, 8 ikuskizun izango dira (kontzertu bat, dantza ikuskizun bat eta sei antzezlan, horien artean, musikal bat) eta Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean eskainiko dira. 

Kanarietako Gazte Orkestraren kontzertua, Konpromisoa, Kuikui!, Aiguantulivinamerica 1, 2 eta 3, The Hole X, Irabazi eta El médico antzezlanek eta Marie Antoinette dantza ikuskizunak osatzen dute udako egitarauaren aurrerapen hau.

Sarrerak salgai egongo dira bihar, maiatzak 11, 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu