Osteguna, 2022(e)ko Apirila(r)en 28-(e)an
Retrato underground (Libros del K.O.) liburuaren argitalpena dela eta, Ernest Lluch Kultur Etxeak AEBetako kronika sozial eta kulturalaren ahots ausartenetako bat jasoko du. Lucy Sante Begoña del Teso kazetariarekin garaikidetasuna, abangoardia eta kontrakulturari buruz egiten duen analisiaz arituko da solasean.
Lucy Santek, besteak beste, Kill All Your Darlings (Mata a tus ídolos gaztelaniaz) eta The Other Paris (El populacho de París gaztelaniaz) lanak idatzi ditu. Retrato undergroundekin itzuli da eta bertan topa dezakegu idazleak berak 1993tik 2020ra gai anitzei buruz argitaratutako artikuluen bilduma: New York hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, Patti Smith, Poliziak eta FBIk bilatuenen zerrendak, kolore itsas- urdina, cowboy-en irudi mitikoa, David Wojnarowicz, fotonobelak, Vivian Maier, collageak, gaztaroaren eta etorbideen erritmo iheskorra...
Topaketa ingelesez eta gaztelaniaz egingo da eta itzulpen zerbitzua eskainiko da. Hitzordua maiatzaren 3ko 19:00etan da Ernest Lluch Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoan.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa