Astelehena, 2022(e)ko Maiatza(r)en 02-(e)an
Maiatzaren 12an hasiko da Altzako IX. Naturaldia, eta aurrekari gisa Amazonia gara erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera (maiatzak 2) Tomasene Kultur Etxean. Aurten ere, hainbat jarduera antolatu dira auzoaren inguruak ibilaldien bitartez ezagutzeko helburuarekin eta horretarako, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren aldetik intereseko diren hainbat gunetan geldialdiak egingo dira.
Hauxe da Cristina Enea Fundazioa, Altzako Historia Mintegia eta Donostia Kulturaren artean prestaturiko programa.
Maiatzak 2-31
Amazonia gara erakusketa. Tomasene Kultur Etxea.
Maiatzak 12
Ibilaldi botanikoa Marco Sierrarekin Harria Parkean. Elkargunea: Tomasene Kultur Etxea, 9:30ean, elebiduna.
Maiatzak 13
Bertako osagarri eta fruituekin egindako gozokien tailer familiarra. Herrerako Kirol Elkartea, 17:00etan, euskaraz.
Maiatzak 14
Ibilaldi ornitologikoa Mikel Olanoren eskutik, gure inguruneko hegaztiak identifikatzeko hitzaldi eta bisita gidatu familiarra. Elkargunea: Tomasene Kultur Etxea. 10:00etan, euskaraz.
Maiatzak 15
Argazki tailerra eta ibilaldia Harria parkean. Elkargunea: Tomasene Kultur Etxea. 10:00etan, euskaraz.
Maiatzak 23
Bideo foruma, Un paseo por el bosque ( A Walk in the Woods, 2015) Ken Kwapis. Tomasene Kultur Etxea, 17:30ean, gaztelaniaz.
Maiatzak 26
Platako itsasargitik Sagueresera txangoa. Elkargunea: Herrerako Topoaren geltokian, goizeko 9:00etan, elebiduna.
Maiatzak 28
José María Hernándezek gidatutako ibilaldi geologikoa. Elkargunea: Casares Kultur Etxea. 11:00etan, gaztelaniaz.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa