Asteartea, 2022(e)ko Apirila(r)en 05-(e)an
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, bi urteko etenaren ondoren, Liburu denden elkartearekin batera, Donostia Kulturak Liburu Azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan. Hurbiltzen direnentzat bi orrizainen aleak egongo dira eskuragarri. Alde batetik, Javier de Isusi ilustratzaileak, 2021eko Euskadi Sariak, Liburuaren Eguna dela-eta egin duen diseinua. Eta, bestetik, Iñaki Martiarena Mattinek sortutakoa, Pio Barojaren jaiotzaren urteurrenagatik (150 urte).
- Ordutegia: goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte.
- Lekua: Gipuzkoa plaza, Foru Aldundiko arkupeetan
- Liburu-denden 11 salmahai egongo dira
- %10eko deskontua liburuetan postu guztietan.
- Liburuak erosteagatik, txartelak banatuko dira. Horiekin lor daitezke opari-liburuak (300 ale) eta %5eko deskontu-txartelak. Azokako stand-etan egindako 5 euroko erosketa bakoitzeko, txartel bat jasoko da. Txartela liburu batekin saritua izanez gero, Donostia Kulturako karpara joan behar da une horretan eta bertan banatuko dira sariak. Saria %5eko deskontua bada, parte hartzen duten liburu-dendetan gastatzeko epea 2022ko maiatzaren 31n amaituko da.
Liburu denden 11 salmahaiez gain, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak informazio gune bat izango du Azokan. Bertan eguneko programari buruzko informazioa emango du, baita liburutegien zerbitzuei buruzkoa. Hurbiltzen direnentzat bi orri-markatzaileren aleak egongo dira eskuragarri. Alde batetik, Javier de Isusi ilustratzaileak, 2021eko Euskadi Sariak, Liburuaren Eguna dela-eta egin duen diseinua. Eta, bestetik, Iñaki Martiarena Mattinek sortutakoa, Pio Barojaren jaiotzaren urteurrenagatik (150 urte).
Liburua eta irakurlea ardatz hartuta, giro alaia sortu nahi da. Goizean, Alizia herrialde miresgarrian-eko pertsonaien kalejira koloretsua egongo da, baita istorio horretan oinarritutako bideo bat ere, Asier Burguete, Joanes Etxebeste eta Lorea Intxaustiren parte hartzearekin. Bideoa bertan edo Donostia Kulturako Youtube kanalean ikusi ahalko da. Goizeko egitaraua amaitzeko, 12:30ean umorezko bakarrizketa egingo du Mirari Martiarenak.
Arratsaldean, programak jarraipena izango du Txirri, Mirri eta Txiribiton hirukotearen Zenbat buru, hainbat liburu saioarekin. Pailazoek 2021 urtean liburutegi sare osoko mailegu zerbitzuetan liburu gehien hartu zituzten 10 haurrei emango diete saria. Saritu bakoitzari 30 euroko txartel-bono bana emango zaio, Donostiako liburu dendetan liburuak erosteko. Azken orduan, umore fina ez da faltako Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Danele Sarriugarteren Bertso saio literarioaren saioari esker.
Irakurketei dagokienez, eta Ana Merinok dinamizatuta, Egun handi baterako kontakizun laburrak saioan hainbat liburutegiko erabiltzailek hartuko du parte. Euskal Itzultzaileen Elkartearen (EIZIE) eskutik, Gema López Las Heras egongo da, berriki itzuli duen Landa aldeko neskak (Edna O'Brien) liburuari buruz solasean.
Efemerideak direla eta, aurretik aipatu bezala, Pio Baroja idazlea 150 urte jaio zela beteko da aurten. Hori gogoratzeko, orri-markagailua egin da, eta ibilbide literarioa gidatuko du Amaia Garciak, Isidoro Fernández aktoreak lagunduta. Slawka Grabowska ibilbidearen egilekidea da. Bertan parte hartzeko eskaera egin behar da alderdiederliburutegia@donostia.eus posta elektronikora idatziz.
Apirilaren 23aren inguruan, Liburuaren Eguna gogorarazteko hainbat jarduera egingo da Donostia Kulturako kultur etxeetan. Programa guztia eskuorrian jasota dago, baita Donostia Kulturaren agendan ere.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa