Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bernardo Atxagak "Desde el otro lado" aurkeztuko du Okendo Kultur Etxean

Bernardo Atxaga. Argazkiaren egilea: Pello Elzaburu

Osteguna, 2022(e)ko Apirila(r)en 21-(e)an

Bere azken lanaz arituko da solasean Jabier Muguruza musikari eta idazlearekin. Hitzordua Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai.

Bere aurreko liburuaren ostean, Casas y tumbas (2019), Asteasuko idazleak nobelatik erretiratzen zela iragarri zuen eta oraingoz esandakoa bete du.

Bere azken lana, Desde el otro lado (Alfaguara, 2022), ez da nobela bat, baizik eta bizitzaren eta heriotzaren gaineko fabula antzeko 4 narrazio. Gaztelaniaz argitaratu gabeko lau istorio dira; izan ere, 1985ean eta 1995ean euskaraz argitaratu ziren biak berridatzi egin ditu umorez eta, horri esker, 2019ko Espainiako Letren Sari Nazionalak nolabaiteko distantziaz hausnartu ahal izan du giza izaeraren berezko ongiaz eta gaizkiaz.

Dos hermanos 1985ean argitaratu zen euskaraz (Bi anai, Erein) eta 1995ean gaztelaniaz (Ollero & Ramos, 1995). Edizio honetarako gaztelaniazko testua gainbegiratu eta orraztu du egileak berak.

La muerte de Andoni a la luz del LSD lehenengoz argitaratu da gaztelaniaz eta Andoniren heriotza LSDaren argitan kontakizunaren itzulpena da. Conferencia sobre la vida y la muerte en el cementerio de Obaba-Ugarte eta Un crimen de película testu ineditoak dira, liburu honetarako idatzitakoak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu