Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Sergio Ramírez Ernest Lluch Kultur Etxean apirilaren 26an

Sergio Rodríguez Mercado. Argazkiaren egilea: Lisbeth Salas

Asteartea, 2022(e)ko Apirila(r)en 19-(e)an

2017ko Cervantes Saria azken 40 urteetako Latinoamerikako literaturaren funtsezko egilea izateaz gain, Iraultza Sandinistatik Erdialdeko Amerikako politikaren figura esanguratsua da. Bere lanaren, ibilbidearen eta unibertso sortzailearen gakoak azalduko ditu Luisa Etxenike idazlearekin solasean.

Ernest Lluch Kultur Etxeak "Literatura, politika, memoria" solasaldi zikloa antolatu du otsailaren 8tik apirilaren 26ra. Bederatzi jarduera izan dira guztira, eta bertan Euskal Herriko, Espainiako eta Latinoamerikako autore aipagarriek hartu dute parte, hala nola, Belen Gopegui, Uxue Alberdi, Sergio Ramirez, Elizabeth Duval, Martin Caparros eta Gabriela Wiener, besteren artean.

Zikloa nikaraguar idazleak itxiko du eta hitzordua apirilaren 26an, iluntzeko 19:00etan, izango da ekitaldi aretoan. Gonbidapenak Ernest Lluch Kultur Etxean eskatu daitezke (amarakulturetxea@donostia.eus) apirilaren 21etik aurrera. Eskaera bakoitzeko gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu