Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Aurkeztu dira 2022ko Dantzaren Hilabeteari dagozkion ekitaldiak

Dantza Hilabetearen aurkezpena

Astelehena, 2022(e)ko Martxoa(r)en 28-(e)an

Gaur, martxoak 28, 2022ko Dantzaren Hilabeteko ekitaldiak aurkeztu dira: Alderdi Ederreko lorategiak eta Kontxako barandan egingo diren ekitaldiek emango diote hasiera apirileko lehen asteburuan. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galak bere 25.edizioa ospatuko du Victoria Eugenian maiatzeko lehen egunean.

Apirilaren lehenengo asteburuan dantza izango da protagonista Donostian. Apirilaren 2an, larunbata, XIV. Dantza Kalean antolatuko da, Alderdi Ederreko lorategietan: 13 eskolak eta 361 dantzarik parte hartuko dute ekitaldian eta hainbat estiloetako piezak aurkeztuko dituzte.

Igandean 1.299 ikaslek XXIV. Kontxako Baranda-n parte hartuko dute. Partaideen artean Gipuzkoako 23 dantza-eskolatako (Andoain, Astigarraga, Donostia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa) eta Bizkaiko bi herrietakoak (Ondarroa eta Lekeitio) topatuko ditugu; eta beren dantzak aurkeztuko dituzte hiru txandatan. 

Hilabetea bukatzeko, apirilaren 30ean, XIX. Dantza Saria emango zaie Iker Arrue eta Lide Arana dantzariei, udaletxean antolatuko den ekitaldian. Eta maiatzaren 1ean Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Gala izango da hilabete honi amaiera bikaina emateko modua. Bihar, martxoak 29, goizeko 11:30ean jarriko dira salgai galarako sarrerak Donostia Kulturaren ohiko kanaletan (donostiakultura.eus/sarrerak eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatilak).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu