Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2022ko Poesialdia: Donostiako Poesiaren Astea izango dugu martxoan

2022ko Poesialdia: Donostiako Poesiaren Astea izango dugu martxoan

Ostirala, 2022(e)ko Martxoa(r)en 04-(e)an

Martxoaren 21ean ospatzen den Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Kulturak Poesialdia prestatu du Victoria Eugenia Club, Ernest Lluch Kultur Etxea eta Liburutegi Nagusian. Programaren muina 21etik 25era prestatu da, baina bi hitzordu izango ditugu aurretik, hilaren 11n eta 18an.

Jarraian programatutako ekitaldiak:

Martxoak 11, Palabras de mujer

Ikuskizun poetiko eta musikala izango dugu Victoria Eugenia Club aretoan, iluntzeko 19:00etan. Zuzendaria María José Goyanes da, eta eszenatokia Gloria Vega eta Karmele Aranburu aktoreekin partekatuko du, pianoan Maru Marariak lagunduta. Gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jasoko dira, emanaldiaren egunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Martxoak 18, Ariel Sutan erakusketa

Sara Morantek Sylvia Plath-en Ariel poema-libururako collage formatuan egin zituen hogeita hamar ilustrazio baino gehiago bilduko ditu Ernest Lluch Kultur Etxean. Maiatzaren 21a arte bisitatzeko aukera izango da.

Martxoak 21, V. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa

Liburutegi Nagusian (Konstituzio plazako Mandas Dukearen aretoan) egingo da goizeko 11:00etan. Balea Zuria argitaletxearekin batera antolatzen du Donostia Kulturak poesia lehiaketa hau.

Martxoak 22, Chantal Maillard: Pasar entre las formas

Maite López Las Heras poeta eta itzultzailearekin arituko da solasean. Ekitaldia Ernest Lluch Kultur Etxean hasiko da iluntzeko 19:00etan eta gaztelaniaz gauzatuko da.

Martxoak 23, Oraindik, orain eta oraingoz

Iñigo Astiz eta Jon Basagurenen emanaldi poetiko musikala izango dugu Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. 19:00etan hasiko da.

Martxoak 24, Ariel Sutan erakusketara bisita gidatua

Sara Morante berak bisita gidatuko du erakusketaren gakoak azaltzeko. Horren ondoren, Sylvia Plath-i buruz arituko da solasean Julia Otxoarekin. 18:00etan hasiko da ekitaldia Ernest Lluch Kultur Etxean. Jarduera hasieran izena eman beharko da.

Martxoak 25, Safo: Desio duzuen bezainbeste

Maite López Las Heras Safori buruz arituko da solasean Aritz Gorrotxategi idazle, editore eta poetarekin. Segidan, Aizpea Goenaga eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek poemak errezitatuko dituzte Nerea Azcona harpa jotzailearen musikaz lagunduta. Ekitaldi hau ere Ernest Lluch Kultur Etxean izango da eta iluntzeko 19:00etan hasiko da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu