Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2022ko Inauterietako Sari Nagusia Eureka konpartsarentzat

Eureka 2022

Larunbata, 2022(e)ko Martxoa(r)en 05-(e)an

Hirugarren urtez jarraian, Inauterietako Sari Nagusia Eureka konpartsarentzako izan da. "Buscando a Nemo" gaiaren eszenaratzea epaimahaiaren onarpen handiena lortu duena izan da. 2022ko Umorearen Sari Nagusia berriz, Bóveda Gazte Elkartea konpartsarentzako izan da, "Su Artifizialak" gaiarekin. Urnietako Oianume jatetxean atzo, martxoak 4, egindako afarian banatu ziren sariak.

Gaur larunbata, martxoak 5, arratsaldeko 17:01ean Loiolako Erriberetan eta bihar igandea, martxoak 6, goizeko 11:01ean Altzako Eltze Festan desfile berri pare bat ikusteko aukera izango dugu.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu