Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2022ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi martxo hasieran

Martxoaren 8a

Asteazkena, 2022(e)ko Martxoa(r)en 02-(e)an

Donostia Kulturaren guneetan datozen egunetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat ekitaldi bildu dugu albiste honetan.

Intxaurrondoko Emakumeen Astea

Intxaurrondoko XXXIV. Emakumeen Asteko jarduerak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira nagusiki. Martxoaren 1ean Skolastika-ren Emakumeak eta euskal komikia erakusketa zabaldu da, baina astearen programazioa 3an abiatuko da arratsaldeko 17:30ean Haurtxokoan antolatutako Berdintasunari eta genero estereotipoei buruzko tailer didaktikoarekin. Martxoaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean, Musika eta dantza eskolako ikasleek Juliette neska ausarta dantza emanaldia taularatuko dute eta hilaren 7an, arratsaldeko 18:30ean, manifestuaren irakurketaren ondoren, PJ Kahuna & Sara Grajal-en kontzertua izango da.

Martxoaren 8an Berdintasunaren Aldeko V. Martxa aterako da Intxaurrondotik. Hilaren 9an Gaztelekuak Berdintasunari eta komikiei buruzko hormaren diseinuaren tailerra antolatu du 17:30ean eta 18:30ean Oihulari Klownen Pronoia antzezlana ikusteko parada izango dugu.

Martxoaren 10ean, arratsaldeko 18:30ean, Chico & Rita (2010) filma proiektatuko da, eta Olga Grande kazetariak gidatuko du solasaldia. Hilaren 11n, Ignacia Zabalo, Euskal emakume komikigileen aintzindariaz hitz egingo du Josuñe Muñozek.

Amaiera hilaren 12an emango diote Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Larrotxene Kultur Etxean. Luze edo motz ikuskizuna taularatuko dute.

Intxaurrondo Berri Emakumeen Elkartearekin batera osatu du programa Donostia Kulturak.

Altzako Emakumeen Astea

Altzako XXXVII. Emakumeen Astea martxoaren 7ko arratsaldeko 17:00etan hasiko da Larratxo Kultur Etxean Laura Verak eskainiko duen Mi mejor amiga hitzaldiarekin. Martxoaren 8an bideo-foruma izango da Iciar Bollainek zuzenduriko La boda de rosa (2020) filmarekin.

Martxoaren 9an El Mono Habitado taldearen Benditas, todo viene del cielo antzezlana programatu da, eta 10ean, Pixkol@(bis)en Intimísimas.

Ostadar, Uztai Belar eta Elkarte Berri emakume elkarteekin batera osatu du programa Donostia Kulturak.

Gainerako kultur etxeak

Okendo Kultur Etxeko eraikin berrian Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan erakusketa dago ikusgai apirilaren 30era arte, Gervasio Sánchez egindako erretratuekin. Martxoaren 8tik aurrera Lau.. hegoa printza pausoa bakalau erakusketa zabalduko da eraikin zaharrean  eta 11n egingo da inaugurazioa; bertan egongo dira egileak, baita musika emanaldia ere. Martxoaren 12an Eidabe konpainiaren Piztu! EmakumeON energia haurrentzako antzezlana ikusteko aukera izango da.

Ernest Lluch Kultur Etxean martxoaren 10ean Uxue Alberdi elkarrizketatuko du Kattalin Minerrek Literatura, politika eta memoria zikloaren baitan.

Egiako Gaztelekuak martxoaren 3an, arratsaldeko 18:00etan, Belaunaldien arteko solasaldia: emakumea saioa antolatu du Plus 55 programaren laguntzarekin

Ibaiertz abesbatzak kontzertua eskainiko du Martuteneko elizan hilaren 8ko 19:30ean.

Lugaritz Kultur Etxean martxoaren 4an Intimísimas taularatuko du Pixkol@(bis) taldeak. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Hilaren 8ko 17:30ean Plus 55ek antolatutako bideo-foruma dago: Figuras ocultas (Hidden Figures, 2016). Horretaz gain, martxoaren 11 arte izango da ikusgai otsailean zabaldutako Afrika emakumeen ahotsez erakusketa.

Gure ahotsak Victoria Eugenian, Baginen, bagara San Telmon

Musikan, martxoaren 7an, Gure ahotsak kontzertuaren laugarren edizioa antolatu dugu. Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak musikariek osatuko Victoria Eugeniako kartela.

Azken egunak ditu Baginen, bagara erakusketak San Telmo Museoan, martxoaren 13an amaituko baita. Lotura honetan dituzue erakusketarekin loturiko datozen egunetako jarduerak. Besteak beste, martxoaren 5ean Saioa Alkaiza eta Miren Artetxe bertsolarien saioa. Era berean, martxoaren 13ra arte dago ikusgai Rosa Valverderen Arte kaxak mostra. Azpimarratzekoa ere martxoaren 10ean performancea eskainiko dutela Lucía Álvarez la Piñona dantzariak eta Pedro G. Romero kritikari eta ikerlariak.

Martxoaren 10ean, Antzoki Zaharrean, Kasilda, bukatzen ez den sua! taularatuko du Goitibera Antzerkiak, Kasilda Hernáez Vargas emakume iraultzaile euskaldunaren bizitza oinarri hartuta.

Errepasoa amaitzeko literaturaren alorrean hainbat ekitaldi ere badugu Emakumearen Nazioarteko Egunarekin lotu dezakegunak. Azpimarratzekoa, Victoria Eugenia Club aretoan martxoaren 11n izango dugun Palabras de mujer ikuskizun poetiko eta musikala, Poesialdia jaialdiaren abiapuntu.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu