Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Haur eta gazteei zuzendutako 3 film Giza Eskubideen 19. Zinemaldian

Maixabel

Astelehena, 2022(e)ko Otsaila(r)en 14-(e)an

Aurten, giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Zutik!, Tximinoen izarra eta Maixabel pelikulen eskaintza luzatzen da. Pelikulen gaia lantzeko gida didaktikoak ere banatuko dira.

Zutik! eta Tximinoen izarra dira Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldian ikastetxeei online ikusteko eskainiko zaizkien filmak. Eta ikastetxeek online bidez apirilaren 4tik 8ra proiektatu ahalko dituzte. Maixabel filmea aldiz, Victoria Eugenian proiektatuko da.

Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26 arte.

Urtero bezala, Giza Eskubideen Zinemaldiak filmak lantzeko gida didaktikoak prestatu ditu. Proiekzioak ikusi aurretik eta ondoren haur eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da helburua.

Filmeen gai nagusiak honako hauek izango dira: ingurumenarekiko errespetua, familia aniztasuna eta justizia leheneratzailea eta terrorismoaren biktimen erreparazioa.

Filmak:

Zutik! (74 min) Euskaraz

Adina: 4-6 urte

Sinopsia: Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu global honetan, bada oraindik zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Iratxoak, gure irudimenari ihes egiten dioten botereak dituzten izaki fantastikoak bizi dira bertan. Zuhaitzeko hazia ernetzen den unetik beretik, iratxo bat jaiotzen da. Bere patuak betiko lotuta geratzen dira. Edo, behintzat, elezahar zaharrenek hori kontatzen dute. Baina, zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak bota nahi dituzte eta horiekin batera bertan bizi diren iratxoak desgertuko dira ere. Laguntzeko modu bakarra dago. Zutik eustea. Zutik!

Tximinoen izarra (75 min) Euskaraz

Adina: 7-12 urte

Sinopsia: Jonnak ama edukitzea baino ez du ezer gehiago nahi. Bere bizitzako 8 urteak, "Punta en Blanco" umezurztegian bizi izan ditu. Egun batean, Volvo Amazon zahar bat iristen da eta bertatik gorila bat agertu eta Jonna aukeratzen du berarekin bizitzera joateko. Elkartu eta berehala konturatzen dira uste baino gauza gehiago dituztela amankomunean. Ederki moldatzen direnean, udal gobernuko Tord agertzen da eta Jonna umezurztegira itzultzeko mehatxua egiten du.

Maixabel (115 min) Gaztelaniaz

Adina: 13 urtetik gora

Sinopsia: Maixabel Lasak bere senarra, Juan María Jáuregui, galdu zuen 2000. urtean, ETAk eraila. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jasotzen du: hil zuen gizonetako batek berarekin biltzeko eskatu du Arabako Nanclares de la Oca espetxean, non zigorra betetzen ari baita talde terroristarekin harremanak hautsi ostean. Zalantzak eta min izugarriak izan arren, Maixabel Lasak 16 urte zituenetik bere bikotekide izandakoaren bizitzari amaiera eman zioten pertsonekin aurrez aurre topatzea onartzen du. "Edonork merezi du bigarren aukera bat", esan du senarra hil zuen gizonaren aurrean zergatik esertzen den galdetuta.

Inskripzioa

Informazio gehiago: 943 48 12 48 / zinema_gizaeskubideak@donostia.eus

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu