Osteguna, 2022(e)ko Otsaila(r)en 03-(e)an
Ernest Lluch Kultur Etxeak "Literatura, politika, memoria" solasaldi zikloa antolatu du, otsailaren 8tik apirilaren 26ra gauzatuko dena. Bederatzi jarduera izango dira guztira, eta bertan Euskal Herriko, Espainiako eta Latinoamerikako autore aipagarriek hartuko dute parte, hala nola, Belen Gopegui, Uxue Alberdi, Sergio Ramirez, Elizabeth Duval, Martin Caparros eta Gabriela Wiener, besteren artean.
Zikloak gaur egungo gizarteen tentsio politiko handiak literatura eta saiakeratik aztertzea du helburu. Erronka erraldoiak daude aurrean: krisi politiko, ekonomiko eta klimatikoak, globalizazioa, migrazioak edota eraldaketa teknologikoa. Memoria eta indarkeriatik polarizazio edota marketing politikora, saio hauek errealitate gatazkatsu ezberdinak hausnartuko dituzte gonbidatutako autoreen liburuetatik abiatuta.
Otsailaren 8an David Truebak emango dio hasiera zikloari. Zinemagile eta idazleak bere ohiko zorroztasun eta umoreaz baliatuta hauteskunde kanpaina baten eguneroko bizitzara hurbiltzen gaitu Queridos niños bere azken nobelan.
Otsailaren 15ean Elizabeth Duvalen txanda izango da. Bere lehen nobela aurkeztukodu, Madrid será la tumba. Bertan, muturreko ezker eta eskuineko bi okupa talderen bitartez, garai baten erretratua egiten du (ideologia, generoa, sexua, ekonomia...).
Otsailaren 22an Aroa Moreno Duranek La bajamar nobela aurkeztuko du. Gerra Zibilean, erbestean eta Euskal Herriko gertuko iraganean murgiltzen da familia bereko hiru belaunaldiko emakumeren eskutik, memorian eta minan kementsuki sakontzeko.
Martxoa
Martxoaren 1ean Martin Caparros argentinar idazle, kronista eta kazetariak (besteren artean) lan azpimarragarri bat aurkeztuko du, Ñamérica. 30 urtetan egindako kronika eta bidaien ostean, topikoak atzean utzi eta latinoamerikar kontinentearen hausnarketa sakona eta garaikidea egiten du,
Martxoaren 10ean Uxue Alberdi, begirada feminista indartsu baten jabea den euskal idazle original eta ziztatzailenetakoa, Kattalin Minerrekin arituko da solasean bere idazketaren gakoen inguruan.
Martxoaren 15ean Belen Gopegui arituko da solasean Gonzalo Tornerekin. Gopeguiren azken eleberria izango dute hizpide, Existiríamos el mar.
Martxoaren 31n Gabriela Wiener idazle peruarra etorriko da. Huaco retrato-ren autoreak modernitate zuri, mendebaldar eta maskulinoaren kritika egiten du deskolonizazio historikoa, baina baita pertsonala ere, planteatzen duen istorio familiar honetan.
Apirila
Jule Goikoetxea apirilaren 5ean Kattalin Minerrekin arituko da solasean erreboltza sozialek eta aldaketa prozesu hauek ezkerraren egitura kontzeptualean bultzatzen dituzten prozesuen inguruan.
Zikloa Sergio Ramirez nikaraguar idazleak itxiko du apirilaren 26an. Erdialdeko Amerikako politikaren figura garrantzitsua Iraultza Sandinistaren garaitik, 2017ko Cervantes saria azken 40 urteetako latinoamerikar literaturaren ezinbesteko idazlea da ere.
Ramirezek bere liburuak eta ibilbidea errepasatuko ditu Luisa Etxenike idazlearekin solasean.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa