Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak 2021eko memoriaren balantzea aurkeztu du

Memoria balantzea

Ostirala, 2022(e)ko Urtarrila(r)en 28-(e)an

Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2021eko memoriaren balantzea. Donostia Kulturak egokitzeko gaitasuna frogatu du eta emaitza onekin pasatu du pandemiaren bigarren urtea.

Donostia Kulturak egokitzeko gaitasuna frogatu du, eta erresilientzia ere bai, pandemiak markaturiko bigarren urtealdian. Honako neurriak hartu dira, besteak beste: eserlekuak aurrez esleitzea aretoetan, ordutegiak aurreratzea, eta kanpoko espazioak baliatzea kulturarako... 2021ean hartutako neurri batzuk besterik ez dira horiek, eta sendotu egingo ditu etorkizunera begira.

Gainera, programazioa xeheki baloratzeari ekin zaio, kultur "normaltasun berrirako" itzulera bidean ateratako lehen ondorioei erantzunez: gazte gehiago etorri dira, bertako sortzaileak goxo hartu beharra dago, 0 kilometroko programazioa...

103.776 sarrera saldu dira ikuskizunetarako eta Donostia Kulturaren zentroetan milioitik gora lagun edo bisitari izan dira, eta horrek erakusten du Donostia Kulturak oso emaitza onez pasatu duela pandemiaren bigarren urtealdia.

Ezagutu eta jaitsi: Memoria 2021 Balantzea

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu