Asteazkena, 2022(e)ko Urtarrila(r)en 26-(e)an
Rosa Valverde. Arte kaxak tituluarekin, artista donostiarraren 52 arte kaxekin osatutako erakusketa monografikoa zabalduko da bihar, urtarrilak 27, San Telmo Museoan. Laborategian izango da ikusgai, doako sarrerarekin, martxoak 13 arte.
Rosa Valverde (Donostia, 1953-Azkaine, 2015) artistak mota ezberdinetako sorkuntza artistikoak jorratu zituen bere ibilbidean: margolanak, marrazkiak, grabatuak, objektu-eskulturak... eta baita arte kaxak, azken hauek batez ere 2000. urtetik aurrera. Erakusketaren komisarioa Isabel Sagüés da. Guztira, egileak sortutako guztien ia erdia, 52 kaxa, bildu dira, bisitariari haren unibertsora hurbiltzeko aukera emango diotenak. 1975 eta 2012 bitartean sortutako kaxak dira.
Erakusketa hau proiektu handiago baten barruan kokatzen da, Baginen bagara, bere helburuen artean gure inguruko artistak ikusaraztea duena. Rosa Valverderen lana lehenago ere ikusi ahal izan da San Telmon – besteak beste, artistak 1978an museoan egin zuen bakarkako lehen erakusketan –, eta orain, kutxak erakusteko aukera aprobetxatuz, formatu hori landu zuen sortzaile donostiarrarengan zentratutako ikerketa-kasu gisa planteatzen da, bere berezitasuna erakusteko.
Kaxak dira, ziur aski, Rosa Valverderen sorkuntzarik intimoenak eta pertsonalenak. Hainbat objektuz osaturik daude, baina objektuek, bere horretan, solte, ez daukate baliorik. Objektu aurkituak dira, adiskideen opariak batzuetan edo bazar eta azoketan topatutakoak bestela. Horiek uztartzeko erabilitako lengoaia berezkoa da, aurreiritzirik gabea, erabateko askatasunaren jarreratik landua; funtsezko osagaiak dira umorea eta ironia. Sorkuntza hauek kitscha gogorarazten dute batzuetan, edo gauza kursiez baliatzen dira ziztatzeko, kontrasteak sortzeko.
Erakusketarekin batera katalogo bat argitaratu da eta jarduera ezberdinak antolatu dira.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa