Asteartea, 2022(e)ko Urtarrila(r)en 25-(e)an
Gaur, urtarrilak 25, dFERIAren programazio osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonuak, bihar, urtarrilak 26, jarriko dira salgai goizeko 11:30etik aurrera, gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak izeneko webgunean.
Aurten, martxoaren 14tik 17ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean, zein feria amaitu eta hurrengo egunean, programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Edizio honetako gaia OREKA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2022ko programazioa. 26 konpainien, 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.
Aurtengo programazioak maila handiko ikuskizunak izango ditu: Marina Oteroren Fuck Me ikuskizun probokatiboa, Vero Cendoya Konpainiaren Bogumer lan inklusiboa, Burgos-New York Nazioarteko Lehiaketan saritutako hainbat pieza, Burgos-New York Dantz izenburupean; eta Els Joglars kopainiaren ¡Que salga Aristófanes!, bere 60. urteurrenean bisitatuko gaituena, gutxi batzuk aipatzeagatik.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa