Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Donostia, surfa eta zientzia hiria" ekimena abian da

Ostirala, 2022(e)ko Urtarrila(r)en 14-(e)an

Hiriko gai eta leku esanguratsuak zientziaren lupapean aztertuko dira Donostia, Zientzia Hiria programaren bitartez. Lehen edizioak surfa du hizpide hirian eta inguruan duen sustraitze handiagatik eta bere jardueran hainbat zientzia-diziplinen argitan azter daitezkeen prozesu interesgarri eta ezberdinek parte hartzen dutelako.

Urtarrila eta apirila bitartean hilero topaketa bat antolatuko da Okendo Kultur Etxean non zientzia eta surfeko adituek gaia hainbat ikuspegitik jorratzeko, hala nola fisika, meteorologia, osasuna, kirola edo ingeniaritzatik. Hitzaldiak arratsaldeko 18:00etan hasi eta streaming bidez ikusi ahal izango dira EITBren Kosmos kanalaren bidez. Euskaraz izango dira nagusiki eta ez da beharrezkoa ezagutza zientifikorik bertaratzeko, jakin-mina besterik ez.

Lehen hitzaldiak "Olatu baten istorioa"  du izenburua eta urtarrilaren 26an izango da.

Maia García Vergniory fisikariak eta Kepa Acero surflariak hainbat galdera erantzungo dituzte: olatu batzuk zergatik irekitzen diren eta beste batzuk zergatik ixten diren, zergatik batzuetan seriean etortzen diren eta beste batzuetan ez, edo itsasaldiek, haizeak eta itsas hondoak zer paper jokatzen duten surfean aritzen garen olatuetan. Ikusi hitzaldiaren bideoa EITB Kosmos kanalean.

"Fisiologia eta osasuna surfean" hitzaldia otsailaren 23an izango da

Julen Ucin Gurrutxaga, Euskaltel-Euskadi ProCycling Team taldeko medikua eta Aitor Santisteban Leguina, Basque Teameko surflarien prestatzaile fisikoa, surfak fisiologiaren eta osasunaren ikuspegitik giza gorputzean duen eraginaz arituko dira. * Ikusi hitzaldiaren bideoa EITB Kosmos kanalean.

"Olatu perfektuaren atzetik eta taulen fabrikazioa" hitzaldia martxoaren 23an izango da

Meterologiaz eta tauletaz hitz egiteko Onintze Salazar, Euskalmet/Tecnaliako meteorologoa eta Adur Letamendia, Pukas Surf marka gipuzkoarreko proiektu zuzendaria bertaratuk dira.* Ikusi hitzaldiaren bideoa EITB Kosmos kanalean.

Apirilean amaituko da programa eta gazteentzako zientziaz zipriztindutako surf jarduera praktiko batekin egingo du. Zurriolako hondartzan izango da baina unean uneko baldintza sanitario eta meteorologikoen araberakoa izango da.

Hitzaldiez gain, olatuen atzean dagoen zientzia eta surf taulak mugitzen dituen teknologia ikusiaraziko da kalean instalatuko diren bost totemen bidez. Infografia erakargarriez osatutako totemak urtarrilaren 21 etik aurrera jarriko dira eta hiriko hainbat puntutan txandakatzen joango dira. Gehiago sakondu nahi dutenentzat, Kultura Zientifikoko Katedraren (Cuaderno de Cultura Científica eta Zientzia Kaiera) hedabide digitaletan dibulgazio-artikuluak argitaratuko dira.

Donostia Kulturak abian jarri duen ekimen berriak Donostia International Physics Center (DIPC) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzaz gain, Euskampus Fundazioaren kolaborazioa du.

Zientziaren eta bere protagonisten lanaren dibulgazioaren alde hiriak egiten duen apustua indartzera datorren ekimena da Donostia, Zientzia Hiria.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu