Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Datozen egunetako hainbat ikuskizun atzeratuta edo bertan behera

Jon Maia: kantu bat gara

Asteazkena, 2021(e)ko Abendua(r)en 29-(e)an

COVID-19 dela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurrien ondorioz, eta baita hainbat osasun arazo medio, abendu bukaerako eta urtarrila hasierako hainbat emanaldi atzeratu edo bertan behera geratu dira.

Ekitaldi horietarako sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua, eta leihatilan erositako sarreren diruaren itzulketa, aldiz, txarteldegietan bertan eskatu beharko da. Honako ekitaldi hauek atzeratu edo bertan behera geratu dira:

Jon Maia: Kantu bat gara emanaldi berezia (Victoria Eugenia, abenduak 29). Kontzertu hau atzeratu egin da, eta saio berrirako sarrerak jada salgai daude (abenduaren 29ko sarrerek ez dute balio kontzertu berrirako). Jon Maia: Kantu bat gara, emanaldi berezia (Victoria Eugenia, otsailak 2 eta 3).

Easo Gazte Abesbatza & Easo Eskolania: ZU HAITZ EZ ( ÁR BO LA RÉ) (Victoria Eugenia, abenduak 30).

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) (Victoria Eugenia, urtarrilak 2).

Mursego: Lapur(ari)ketak (Victoria Eugenia, urtarrilak 3).

Idoia (Victoria Eugenia, urtarrilak 4). Kontzertua atzeratu egin da, eta urtarrilaren 29an izango da. Urtarrilaren 4ra erositako sarrerak baliagarriak izango dira urtarrilaren 29ko kontzerturako.

Peru krokodiloa, Kantu Kolore (Larratxo K.E, urtarrilak 8).

The Musical Box (Victoria Eugenia, urtarrilak 26).

DePedro: Máquina de Piedad Tour (Victoria Eugenia, urtarrilak 29). Kontzertua atzeratu egin da, eta maiatzaren 8an izango da. Urtarrilerako erositako sarrerak baliagarriak izango dira maiatzeko kontzerturako.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu