Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Oreka dFeria 2022ko kartelean

dFeria 2022 Reskate

Asteazkena, 2021(e)ko Abendua(r)en 22-(e)an

2022ko martxoaren 14tik 17ra izango den dFERIA jaialdiko kartela María López eta Javier Ribak osatzen duten Reskate arte-kolektiboak sortua da eta aurtengo leloa du oinarri: oreka.

Aukeratutako kartelak, haren sortzaileen hitzetan, "osagai guztiak harmonian dituela ageri zaigu. Konposizio simetrikoagatik ez ezik, baita aurpegi neutroa ageri duelako ere, seriotasunaren eta irribarrearen artean: emozio jakin bat adierazi aurreko oreka-une horretan. Errezelak, ilunean argituriko aurpegi horren ilea balitz bezala, arte eszenikoak adierazten dizkigu."

Honekin guztiarekin, XXVIII. dFeriaren leloa islatu dute: oreka. Hain zuzen, galdezka arituko gara dFERIAn: zer da oreka eta zer garrantzi du? Garrantzitsua al da egonkortasuna lantzea? Zenbateraino dira erabakigarriak oreka-nahasteak?

dFERIAn parte hartzeko interesa nazioartean

Aurtengo ediziorako, 352 konpainiek eman dute izena. Gehienak Espainiako estatukoak dira, baina jaso dira nazioarteko beste proposamen batzuk ere, hala nola Mexiko, Argentina, Zipre, Alemania edo Kolonbiatik, besteak beste. Azkenik, 26k aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak.

Donostiako espazio eszeniko nagusietan martxoaren 14tik 17ra egingo den dFERIA 2022ren programazioa urtarrilean ezagutaraziko da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu