Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zinemaldiaren 70 urteak Tabakalerako zine-aretoan

Zinemaldia 70

Ostirala, 2021(e)ko Abendua(r)en 17-(e)an

Nosferaturen baitako "Zinemaldia 70" ziklo berriak Donostia Zinemaldiaren historiara hurbilduko gaitu jaialdiaren jaiotzaren 70. urteurrenean. 1953tik aurrera programatu izan diren 40 film proiektatuko dira.

Zinemaldia + Plus zikloak, Zinema eta Zientziaren bosgarren edizioak eta Christian Petzold zinemagile alemaniarrari eskainitako zikloak urtarrilean emango diote hasiera programazioari.

Zine-bonua eta 2022ko proiekzioetarako sarrerak abenduaren 22tik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakaleraren webgune berrian eta fisikoki eraikineko Info Puntuan.

Tabakalerak 2022ko zine-denboraldi berria aurkeztu du. Datorren urtarrilaren 1ean eraikineko pantaila publiko partekatuan programatzen duten erakundeek (Donostia Kultura, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalera) denboraldi berriari ekingo diote.

Abian da "Zinemaldia 70" Nosferatu zikloa

Datorren urtarrilaren 5ean hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria, oraingo honetan Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenari (1953-2022) eskainia. Jacques Becker-en Casque d'Or (1952) filmak emango dio hasiera zikloari, Donostiako Zinemaren Nazioarteko 1. Astean proiektatu zena, 1953. urtean, hain zuzen ere.

"Zinemaldia 70" Nosferatu zikloa, Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatua, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana-ren lankidetzarekin, 2022ko urtarrilaren eta abenduaren artean garatuko da. Hamabi hilabete horietan zehar hurbilketa bat eskainiko du Donostia Zinemaldiaren historiara eta, hartara, 40 film inguru proiektatuko ditu, 1953az geroztik bere programatik igarotakoak, eta batez ere sail ofizialen eta zuzendari berriei eskainitakoen artetik aukeratuak.

Zikloarekin batera bi liburu editatuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, Zinemaldiaren historiak inspiratuak. Lehena, Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián, Colección Nosferatu-ren 18.a, Quim Casasek koordinatu du eta urtarrilean argitaratuko da. Bigarrena, Katixa Agirrek idatzia, Nosferatu Bildumaren 10.a, 2022aren amaieran editatuko da.

Programazioa lehenengo hiruhilekoan

urtarrilak 5 Casque d'Or (Jacques Becker, 1952)

urtarrilak 12 20.000 leguas de viaje submarino (Richard Fleischer, 1954)

urtarrilak 19 Tiempo de amar, tiempo de morir (Douglas Sirk, 1958)

urtarrilak 26 Le Testament d'Orphée (Jean Cocteau, 1960)

otsailak 2 América, América (Elia Kazan, 1963)

otsailak 9 Hamlet (Grigori Kozintsev, 1964)

otsailak 16 El Dorado (Howard Hawks, 1966)

otsailak 23 Danzad, danzad, malditos (Sydney Pollack, 1969)

martxoak 2 The Touch (Ingmar Bergman, 1971)

martxoak 9 Vera, un cuento cruel (Josefina Molina, 1973)

martxoak 16 El desencanto (Jaime Chávarri, 1976)

martxoak 23 Die verlorene Ehre der Katharina Blum (Volker Schlöndorff, Margarethe von Trotta, 1975)

martxoak 30 Olyan, mint otthon / Just Like at Home (Márta Mészáros, 1978)

Informazio gehiago: Zinemaldia 70

2022ko zine-bonua eta sarrerak

Zine-bonu berriarekin, 2022an Tabakalerako pantaila partekatuko erakunde bazkideek (Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine-Eskola, Donostia Zinemaldia eta Tabakalera) programatutako 40 film ikusi ahal izango dira 120 €-ren truke, 2022an Donostiako Zinemaldiaren barruan programatutako filmak izan ezik. Bonuarekin batera Nosferatu "Zinemaldia 70" zikloaren gaztelaniazko argitalpena edo Harkaitz Canok euskaraz idatzitako Kandelikara, Luis Buñuel zuzendariari buruzko liburua jasoko dute erosleek.

Bonua 2021eko abenduaren 22ko eguerdiko 12:00etatik 2022ko urtarrilaren 31ko eguerdiko 12:00ak arte erosi ahal izango da, Tabakaleraren webgunean eta bertako Info Puntuan. Leku horietan bertan urtarrileko proiekzioetako sarrerak egongo dira eskuragarri. Sarrera horiek, urte aldaketa tarteko, 4 euro balioko dute.

Bonuaren kontsumoa 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra (biak barne) egin ahal izango da datorren urteko programazioko sarrerak erosteko, eta bonuari lotutako kudeaketa guztia Tabakaleraren webgunean eta zentroaren Info Puntuan egin ahal izango dira: bonua erosi, beste pertsona bati opari gisa bidali, filmetarako sarrerak erosi bonuaren deskontuarekin edo eskuragarri dagoen saldoa kontsultatu.

2022ko zine-bonuarekin eta urtarrilerako aurreikusitako proiekzioekin lotutako informazio guztia Tabakaleraren webgunean kontsulta daiteke.

Argazkia: Kutxateka / Foto Marín Funtsa / Paco Marí

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu