Astelehena, 2022(e)ko Urtarrila(r)en 03-(e)an
Datorren urtarrilaren 5ean hasiko da Nosferatu ziklo berria Tabakaleran, oraingoan Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenari (1953-2022) eskainia. Zikloa urtarrilaren 5ean hasiko da eta egun horretan ikusi ahal izango den filma Jacques Beckerren Casque d'Or (1952) da, Donostiako Zinemaren I. Nazioarteko Astean (1953) proiektatua.
"Zinemaldia 70" Nosferatu zikloa, Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatua, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana-ren lankidetzarekin, 2022ko urtarrilaren eta abenduaren artean garatuko da. Hamabi hilabete horietan zehar hurbilketa bat eskainiko du Donostia Zinemaldiaren historiara eta, hartara, 40 film inguru proiektatuko ditu, 1953az geroztik bere programatik igarotakoak, eta batez ere sail ofizialen eta zuzendari berriei eskainitakoen artetik aukeratuak.
Atzera begirako honen asmoa hauxe da, Zinemaldiaren historiaren zertzelada txiki bat izatea, ahalik eta anitzena, zinemaren historiaren azken 70 urteak markatu dituzten zinemagileak eta filmak bilduta. Lehenengo hiruhileko honetan ikusi ahal izango ditugun filmen artean izango dira, besteak beste, zuzendari hauenak: Douglas Sirk, Jean Cocteau, Howard Hawks, Volker Schlöndorff, Margarethe von Trotta, Ingmar Bergman eta Josefina Molina.
Zikloarekin batera bi liburu editatuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, Zinemaldiaren historiak inspiratuak. Lehena, Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián, Colección Nosferatu-ren 18.a, Quim Casasek koordinatu du eta urtarrilean argitaratuko da. Bigarrena, Katixa Agirrek idatzia, Nosferatu Bildumaren 10.a, 2022aren amaieran editatuko da.
Informazio gehiago: Zinemaldia 70
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa