Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ángela Molinak emango dio amaiera Luis Buñuelen atzera begirakoari, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatuari

Ese oscuro objeto del deseo

Asteazkena, 2021(e)ko Abendua(r)en 15-(e)an

Ángela Molinak emango dio amaiera Luis Buñuelen atzera begirakoari, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatuari. Aktoreak, abenduaren 21ean, 19:00etan aurkeztuko du Tabakaleran Ese oscuro objeto del deseo eta ekitaldi berean bere "legatu" pertsonala emango dio Cervantes Institutuari.

Ángela Molina aktorea ohorezko gonbidatua izango da, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatuta, urtarrilean hasi zen Luis Buñueli buruzko Nosferatu zikloari amaiera emateko. Atzera begirako horretan, zinemagile aragoiarrak zuzendaritzan egindako lan osoa ikusi ahal izan da, 32 filmez osatua, eta Tabakalerarekin lankidetzan antolatutako beste 13 saio, Buñuel + Plus izenpean taldekatuak, non bere bizitza eta obrarekin modu desberdinetan lotutako filmak ikusi ahal izan ziren.

Zikloarekin batera Calandako zuzendariaren lanari buruzko bi liburu argitaratu dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, Luis Buñuel, Colección Nosferatu-ko 17. zenbakia, Jesus Angulok eta Joxean Fernándezek koordinatua. Bigarrena, Kandelikara, Harkaitz Canok idatzia, Nosferatu Bildumako 9. zenbakia.

1977an Luis Buñuelek bere azkeneko pelikula, Ese oscuro objeto del deseo, filmatu zuenean, ibilbide bikain eta internazional bat hasia zen egiten Ángela Molina, gaur egun arte jarraitzen duena. Nosferatu 17n aktoreak berak adierazi zuenez, "Buñuel izan zen munduko zinemarekin konektatu ninduen pertsona".

Tabakalerako aretoan eta publikoari irekitako saioan, datorren abenduaren 21ean, asteartean, 19:00etan, Ángela Molinak legatu pertsonal bat emango dio Cervantes Institutuko zuzendari Luis García Monterori, erakundearen Madrilgo egoitza nagusiko Letren Kutxan utz dezan. Ondoren, atzera begirakoari amaiera ematen dion filma aurkeztuko du, zinemaren historiako zuzendari miretsienetako baten filmografia itxi zuena.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu