Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bihar hasiko da argazkien kontserbazioaren inguruko ikastaroa San Telmo Museoan

Funtsa Kontzerbaziorako ikastaroa

Astelehena, 2021(e)ko Azaroa(r)en 29-(e)an

Azaroaren 30etik abenduaren 2ra burutuko da argazki funtsen kontserbazioari buruzko ikastaro hau, 2019an San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak sinatutako hitzarmenean oinarritzen dena.

Iaz pandemiagatik bertan behera geratu ziren jardunaldiak berreskuratu ditu museoak, proposamena egokitu eta azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an egingo den ikastaro praktikoarekin.

Ikastaroaren lehenengo egunean argazkiak, arriskuak eta narriadurak identifikatuko dira. Bigarrenean, tailer praktikoen bidez, antzinako argazki-prozedurak erakutsiko dituzte eta azken eguna argazkiak kontserbatzeko, erakusteko eta zaharberritzeko tekniketan sakontzeko erabiliko da.
Bi erakundeek 2019an berritutako lankidetza-hitzarmenean jasotzen ziren lerroetako bat zen argazki funtsak aztertu, kontserbatu eta zabaltzeko ezagutzan sakontzeko helburua lantzen zuen proiektua. Izan ere, argazkiarena azken urteotan pisu handiagoa hartzen ari den ondarea izanik, ezagutza eta prozesu espezifikoak eskatzen dituena, ildo horretan lan egitea garrantzitsua kontsideratu da.

Bilduma horien guztien artean, oso azpimarragarritzat jo ditzakegu Kutxatekan gordetakoak, 1.800.000 irudi baino gehiagoko funts kuantitatiboki ikaragarriarekin, bai eta San Telmo Museoarenak ere, azken urteotan bilduma historikoa egile ezberdinen argazki funts nabarmenez handituta ikusi baitu. Bi kasuetan, balio dokumental handiko materiala da, ezinbestekoa gure iragana ezagutzeko eta era guztietako alderdiak ilustratzeko: landa garapena, hirikoa, industriala, bizimoduak, paisaia, pertsonaiak, gatazkak...

Inskripzioa San Telmoren webgunearen bidez egin daiteke.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu