Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Abenduaren 8ra atzeratu dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Osteguna, 2021(e)ko Azaroa(r)en 25-(e)an

Intxaurrondo Kultur Etxeko azaroaren 27ko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldien bi saioak abenduaren 8ra atzeratu dira konpainiaren osasun arrazoiak direla medio.

Erositako sarrerak baliagarri izango dira abenduaren 8ko emanaldietan. Data berrian joan ezin dutenei sarreren dirua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da.

Sarrerak Internet bidez erosi dituztenek itzulketa dksarrerak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.

Leihatiletan erosi dituztenek dirua itzultzeko eskaera leihatilan bertan egin beharko dute.

Sarrerak itzultzeko epea abenduaren 3ko eguerdiko 12:00ak arte izango da. Epe horretatik kanpo jasotako eskaerak ez dira onartuko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu