Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2021-2022ko neguko kultur jarduerak: haurrentzako feriako aparatuak jartzea

Haurrentzako noria

Ostirala, 2021(e)ko Azaroa(r)en 12-(e)an

Bide publikoan 2021-2022ko neguan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten eta azken urte eta erdian geldirik eta diru-sarrerarik gabe egon diren enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, hainbat feria aparatu jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.

Haurrentzako feriako aparatuak ustiatzen aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahal izango dute espazio bat esleitzea, oinarrietako 3. atalean adierazitako ezaugarriekin eta neurriekin. Eskatzaile bakoitza espazio baten esleipendun izan daiteke, gehienez.

Eskaerak Donostia Festak erakundearen bulegoetan aurkeztu beharko dira 2021eko azaroaren 25eko 13:00ak baino lehen.
Esleipenak 2021eko abenduaren 1a baino lehen jakinaraziko dira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu