Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2021-2022ko neguko kultur jarduerak: kaleko saltokiak

Jardueraren kartela

Ostirala, 2021(e)ko Azaroa(r)en 12-(e)an

Bide publikoan 2021-2022ko neguan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten eta azken urtean geldirik eta diru-sarrerarik gabe egon diren enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, gaur egungo egoerak eskaintzen dituen aukeren arabera, hainbat produktu saltzeko postuak jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.

Oinarrietan zerrendatzen diren produktuak ekoizten, saltzen eta/edo sustatzen aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahal izango dute postu bat esleitzeko. Eskatzaile bakoitza postu baten esleipendun izan daiteke, gehienez.
Produktu bakoitzerako eskabideak Donostia Festak erakundearen bulegoetan aurkeztu beharko dira, Oinarrietako 4. atalean jasotako koadroan adierazitako datetako 13:00ak baino lehen. Esleipenak 2021eko azaroaren 30a baino lehen jakinaraziko dira.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu