Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturako neguko programazioaren aurrerapen bat bihar salgai

Urtarrila

Asteazkena, 2021(e)ko Azaroa(r)en 03-(e)an

Donostia Kulturak salgai aterako du bihar neguko aurrerapen bat. Guztira, 12 ikuskizun izango dira (8 kontzertu, bi antzezlan eta dantza eta magia ikuskizun bana) Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan emango direnak datorren urteko urtarrilean. 

Victoria Eugenia Antzokiak Euskal Herriko Gazte Orkestra, Mursego, Idoia, Ruper Ordorika, The Musical Box, Mikel Urdangarin eta Depedroren kontzertuak hartuko ditu urteko lehen hilabetean. Horietaz gain,  Genoma B, La casa de Bernarda Alba dantza emanaldia eta Donostia vive la magia ikuskizuna programatu dira bertan. Antzoki Zaharrean Txalo Produkzioak Lehendakari gaia komedia aurkeztuko du eta Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoan berriz, Histrión Teatrok El mueble (o todas esas cosas que nunca nos diremos) lana. Azken honetan, Goiko Gelak euskal gospel kontzertu bat eskainiko du ere.

Sarrerak salgai egongo dira bihar, azaroak 4, 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu