Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"asisKo – Sugarren mende: ehizakiak, sorgin?" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian

asisKo – Sugarren mende: ehizakiak, sorgin?

Ostirala, 2021(e)ko Urria(r)en 29-(e)an

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa 17: asisKo – Sugarren mende: ehizakiak, sorgin? erakusketa irekita egongo da urriak 29tik azaroak 20ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).

Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko, asisKo (Iruñea, 1965), bai bakarkako lanetan zein proiektu kolektiboetan gustura aritu izan da beti. Nortasun artistiko indartsu baten jabea, ibilbide luze eta oparoa izan du eta gaur ere sorkuntza proiektu berrietan buru-belarri murgildurik dabil.

Hizkuntza eta kultura zapalduenganako ardura bere lan guztietako konstante bat izan da. Eta oroz gainetik, bere obra guztia Euskal Hizkuntzaren ikuspegitik eraikia izan da. "Inbaditua den herri batean, bertako hizkuntza erabiltzea, eta ez kolonizatzailearena, erresistentzia-ekintza da", azaldu zuen behin, Camus baten hitzak erabiliz eta ildo horretan, koherentzia osoz, mantendu izan du beti bere lana.

Koherentea bai, arduratsua bai, baina isekaria ere bai. Hauxe baita Asiskok mundua begiratzeko eta interpretatzeko orduan daukan beste ezaugarri inportante bat.

Ai, adar jotzea kirol olinpikoa balitz...

Mikel Begoña

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu