Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 2021: literatura eta memoria binomioa izango da ardatz nagusia

Asteazkena, 2021(e)ko Urria(r)en 27-(e)an

Literaktum letren jaialdiak azaroaren 8tik 21era izango du aurtengo hitzordua. Sail anitz eta proposamen berriekin dator eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da. Literaturaren eta gizartearen arteko konexioak arakatzeko ahaleginari helduko dio aurten ere jaialdiak. Hala, memoria da aurtengo gaia. Literatura eta memoria.

Gai horren harira jarduteko, nazioarteko literaturaren izen esanguratsuak bilduko dira. Horien artean dira: hainbatetan Nobel Sarirako hautagaia izan den David Grossman israeldarra, 2016ko Goncourt sariaren irabazlea, Leila Slimani, edota Marta Barone eta Paolo Giordano italiar idazle gazteak eta Isabela Figueiredo portugaldarra.

Memoria ezin hobe lantzen duen idazle batek, Luis Landerok, ere hartuko du parte Literaktumen. Baita familiaren memoria gorabeheratsua jaso duen Borja Ortíz de Gondrak. Jordi Amat, María Dueñas, Edurne Portela, Javier Cercas, María Belmonte eta Manuel Jabois ere izango dira jaialdian. Euskal literaturak ere presentzia nabarmena izango du Eider Rodriguez, Kirmen Uribe eta duela 100 urte sortu zen Martin Ugalde gogoratuko duen Angel Lertxundirekin. Era berean, Aurelia Arkotxak eta Jean Dèsy-k, idazle quebectarrak, akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasunaz jardungo dute.

Izen guzti horiek izango dira hitzaldiak, topaketak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak, antzerkia eta gehiago jasotzen dituen programa zabalean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu