Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bost emanaldi Abesbatzen Astean urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean

Asteazkena, 2021(e)ko Urria(r)en 20-(e)an

Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2021eko urriaren 27tik azaroaren 3ra Donostian: Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran. Abesbatzen Aste honen helburua donostiarrengan musika korala sustatzea da.

Guregana etorriko diren talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta bere programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute. Suedia, Alemaia eta Bartzelonatik etorriko dira talde horiek.

Auzoetan dauden elizetan dira kontzertu hauek eta sarrera doan da:

Sofia Vokalensemble (Suedia). San Inazio parrokia (Gros). Urriak 27. Asteazkena 20:00.

Sjaella (Alemania). Espiritu Santuaren parrokia (Ibaeta). Urriak 28. Osteguna 20:00.

Qartonal (Alemania). San Martzial parrokia (Altza). Urriak 28. Osteguna 20:00.

Cor Bruckner (Bartzelona). Karmeliten eliza (Amara). Urriak 29. Ostirala 20:15.

VoNo (Suedia). Jesusen bihotza parrokia (Loiola). Azaroak 3.  Asteazkena 20:00.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu