Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriro da bueltan “Noviembre fantasma” online edukien kanala zinemaldi aliatu berri batekin

Asteazkena, 2021(e)ko Urria(r)en 27-(e)an

Isla Calavera – Festival de Cine Fantástico de Canarias elkartu da ekimen honetan Donostiako Beldurrezko Astea, Fancine Málaga eta TerrorMolins zinemaldiekin.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fancine – Festival de Cine Fantástico de Málagak eta TerrorMolins – Festival de Cine de Terror de Molins de Reik, bai tematikan bai garatzen diren hilabetean bat datozen hiru elkarraldi nazionalek, batu egin zituzten indarrak 2020an, pandemia garaian, fantasiak pizten duen pasioa online zabaltzeko. Horrela sortu zuten Noviembre fantasma, hedapen-kanal partekatu eta doako bat, publiko afizionatuarentzat pieza interesgarriak, neurri handi batean esklusiboak, argitara ateratzeko.

Aurten, 2021ean, kanala sendotu egin da azaroko beste elkarraldi bat batzean: Isla Calavera – Festival de Cine Fantástico de Canarias, Tenerifen egiten dena.

noviembrefantasma.com online plataformak berriro argitaratuko ditu, urriaren amaieratik azaroaren amaierara arte, dohainik, intereseko hainbat pieza fantasiaren eta beldurraren zaleentzat. Bigarren denboraldi honetako eduki berrien artean hauek daude: Top Anime bat, Alejandro G. Calvo kritikariaren eskutik; zinemagile japoniarrei buruzko erreportaje bat, Daniel Aguilarek egina, eta Bloody Girlsen solasaldi bat "Emakumea eta Deabrua"-ri buruz. Astez aste, lau zinemaldiek sustatutako mahai-inguruak eta aurkezpen literarioak joango dira elikatzen menua.

Eta horri guztiari iazko azaroan dagoeneko argitaratutako 13 piezak, oso harrera ona izan zutenak, gehituko zaizkio, besteak beste, Marea Nocturna podcasta, elkarrizketak zuzendariekin —Brian Yuzna eta Romain Quirot, besteren artean— eta mahai-inguru bat zinemaldiei buruz Covid-9aren garaian.

Hala, Noviembre fantasmak, pandemian izan zuen sorreratik harantz, lau zinemaldien kartelera ikus-entzunezko material alternatiboarekin osatzeko balio du; 2021erako dagozkien edizioak modu presentzialean mantentzen dituzte (eta kasuren batean pelikulen online eskaintzarekin ere). Plataformaren beste asmo bat foro bihurtzea da, fantasiazko generoaren inguruan hiri desberdinetako publikoa elkartzeko, bere fandoma gainerako zinemaldietara hurbiltzeko, modu birtual batean behintzat haiek ezagutzeko aukera izan dezaten.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu