Asteartea, 2021(e)ko Urria(r)en 19-(e)an
Udazken honetan ere, Ernest Lluch Kultur Etxeko apustu nagusia literaturak jarraituko du izaten. Azaroaren 8tik 21era izango den Literaktum jaialdiko saioez gain, hainbat literatur urteurrenei buruzko inguruko hitzaldiak izango dira bertan: Dostoeivski, Flaubert eta Baudelaire (hiruren jaiotzaren 200. urteurrena betetzen baita aurten) eta Dante (heriotzaren 700. urteurrena).
Lehen saioa urriaren 21ean izango da, eta Dostoievski: el abogado del diablo izenburua izango du. Elvira Navarrok, Espainiako egungo nobelagile interesgarrienetakoa eta Dostoievskiren obraren ezagutzaile apartak, sortzaile ikuspegi pertsonaletik San Petersburgoko erraldoiaren unibertsoaren gakoak aztertuko ditu.
Hurrengo hitzorduak azaroaren 2an (Así se forma un Flaubert, Gonzalo Torné), azaroaren 30ean (Baudelaire) eta abenduaren 14an (Dante) izango dira.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa