Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2022ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Ivanka" proiektua irabazle

Astelehena, 2021(e)ko Urria(r)en 18-(e)an

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2022ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak badu dagoeneko sariaren irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak saria eman dio Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlanari.

Bigarren saria, berriz, eman gabe geratu da.

Ivanka

Obra honen aktorea Irati Agirreazkuenaga da, Igor Arzuaga arduratu da musikaz eta Mikel Ayllon, berriz, aritu da gidoilari eta zuzendari lanetan.

Ivanka gurera heldu den ekialdeko etorkin txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa...

Xehetasun gehiago

Proiektu irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko.

Bestalde, irabazleak 2.500 euro jasoko ditu Ivankarekin  31. Poltsiko Jaialdian parte hartzeagatik

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu