Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"San Sebastian eta fantasma", Artea abian egitasmoko erakusketa berria, zabalik

Aretoko ikuspegia. Argazkia: O. Moreno

Ostirala, 2021(e)ko Urria(r)en 15-(e)an

Urriaren 15etik urtarrilaren 9ra arte ikusgai izango da Oier Iruretagoiena artistaren lanekin osatutako San Sebastian eta fantasma erakusketa, San Telmo Museoko Laborategian, doako sarrerarekin. Erakusketa hau Artea abian izeneko egitasmoaren barruan kokatzen da.

Artea abian ekimenaren bitartez, San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak laguntza eta babesa eskaini nahi diete, beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan egonik, beren obraren aurkezpen monografiko bati heltzeko behar adinako esperientzia duten artistei.

Iazkoa izan zen lehen edizioa eta hartan Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren, Oier Iruretagoiena errenteriarra da 2021erako aukeratutako artista. San Sebastian eta fantasma erakusketan hilabete hauetan sortutako lanak aurki daitezke, aurreko beste batzuekin batera. Izenburuak iradokitzen duen bezala, bi zati ditu: batetik, abiapuntu gisa martiri erromatarraren irudiaren inguruan bildutako lanen multzoa; eta, bestetik, Fantasma, lurrean hedatzen den soinuzko esku-hartzea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu